VIII. Bidenabar...
Bidenabarr...
extrait, premières lignes de l'ouvrage
Etxetik abiatzean, laur aldetarik bat hartu behar zen:
etxe-atzineko korroila hesten zuten hexila beltzetarik athera eta xuxen goiti, iguzki sortalde ‘ta mendira buruz, auzoaldeko etxe, labe ‘ta lurren artean hara, Irigoizgaraia, Irigoizartea, Mentaberria, lehenago noizpait Irisarritik Ahizera eta Orzaizera sartzeko bide zaharrari jarraikiz Tipireneko ondotik, ezkerrera Irissariko bidea 'ta eskunera, Etxegorri izena ukana zuen etxola barreatu baten ondotik, Urruzpurura zeramana utziz, Tipiren-xilorano - hiruzpalaur haritz eta gaztainondo zaharren azpian gelditzen baitzen larrazkenetan gaztain andana eta onddo buru beltx zenbaiten biltzen -, eta, Axaramendin goiti, Arrabitleporano, hegitik gero Menttaren-bordara, eta urrunago Tipirenbordara eta Kompaseneko aldetara jausteko;
